XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irakurlearen txokoa. BIZI NAI!.Atzo bidaiz (korreoz, alegia) poz aundia ekarri zidaten: Guatemala'ko euskal-aizeak, urteari asiera ederra emanaz, Zaitegi ta Orixe burukide ditugula, alajaña!.
Ba-det txango, ba-det leku.
Nere konbentutik urbil, pagadi kerizpeak dei gozoa egin dit.
Aberats naiz nere papel auekin.
Noan nere eskutura.
Sartu naiz zugazpe gozoan.
Baso maitea, txori-eliz, neu artzeko besoak zabalik det.
Arta-sail albo, bideitxur bat lenbizi.
Atasarea arutzatxeago.
Laja aurrean naiz.
Basarriaren atze-aurre, txakur zaunkalari bana.
Neronek beste
Ain zuzen,
Txakurrak alkarri
Atadi-aldean, itzal-babesean, emakume bat zapi-konponketan.
Arabaki ta zuloak ditu arek buru-auste, etxekoen soñak berriro estal ba-litza.
Etxe-inguru, zugazpe giro: ostropea det nere eguzki-aterki.
Odolgi bigunak azpi gozoa eskeintzen dio nere oinpeari.
Noan aurrera.
Txoko bat dut basoan nere ames-kabi: maitale eskutu, antxe nai det euskal-bazkaria, gizonen begigeriza, egin.
Baso baztarrean zai dauzkat lagun bi.
Alkarri besoak emanda, an daude mendetan oñak lurrari itsatsita, gizaldi joanen maxiaketa ixilla orrazten.
Ezagun naute, ta enbor-ondoan jarleku sorgiña eskeintzen didate.
Nere pago zar bi.
Ni il baño len, nagusiak bota-arazi ba-litza, min nezake biotzean.
Zabaldu det
¿Euzko ala eusko? Azken urtetan piztutako auzia.
Betor euskera, naiz euzkera: baña betor azkar eta ugari.
Gaitezen adiskide; ta bakoitza bere iritzi-jabe.
Burrukak, erdal-zalientzat bitez.
Basoa sorgindu zait, eta Bolibi'ko zabaldietara narama irudimen-aztiak.
Zorioneko begiak, lur-itxas aietan argiz aseak!.
Arrebarekin solas-giro: Orexainguruak ames: anai-arrebak egunetako oroitz-aparia izan digute.
Aguro asko irentsi ditut orriak: gero, nere ames-lañoak urtu zaizkit.
An beian zugaitz-artetik ageri, gure Azkoiti euskalduna bizi-liñua ariltzen.
Onenbeste erdal-burruka ondoren, erri asko erori dira.
Azkoitik euskaldun dirau oraindik, Jaunari eskerrak.
Baña ari zazkio azpi-jorran.
Aurrak eskoletan ez dute Kristau-Ikasbidea euskeraz ikasterik.
Oker diot.
Pralle ta mojen eskoletan, eztago euskeraz ikasterik beste zemait eskoletan, bai.
Ta jakiña! erderaz eztakiten aurrak, ez dute kristau-legerik ikasten.
Parre egin diteke, negar egitekoa ezpalitz.
Aurra Kredoa esaten ari da: erdera etzaio buruan egosi, ta ain poliki ere, auxe esaten du:...
¿Zer zaio erderaz eztakin aurrari
Gañera itz au soldautzatik arrunt ekarri oi-dute gure mutillak, eta aurrarentzat ezagunagoa bestea baño.
¡Ondo
! Noiz bukatuko ote-zaizkigu eliz-gizon eta emakumeen eskoletako bidegabekeri auek!.
Ta ala ere, amesik etzait atertu.
Gure izkuntza, burruka itoan degu; baña euskal zaletaldetxo bat geran artean, ez digute euskera galduko.
Banaka batzuen
Pago zar biak negarra dariote egunero.
Gaur pozezko malkoak darizkite.
Euskalzaleon guda-irrintziak basoa burrundatu dute.
¡Biziko gera!.